Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, ate irekiak antolatu ditu Añarbek biharko. Loiolako araztegia bisitatzeko aukera izango da, 10:00etan, 11:30etan, eta 13:00etan. Besteak beste, bertan tratatzen dira Hernaniko etxeetako eta industrietako hondakin-urak.
Parte hartzeko, izena eman behar da: 943 21 31 99 telefono zenbakian edo oficinas@agasa.eus helbide elektronikoan. Loiolako araztegi estazioa benetan ikusgarria da eta bertan nola lan egiten den ikusi ahal izango da. Añarbeko Urak enpresak mankomunitateko 400.000 biztanleen hondakin-urek sortzen duten lokatz guztia biltzen ditu eta ura garbitu. Loiolako Hondakin-Uren Araztegian egiten da hori.