Korrika Kulturalaren barruan, Irakurraldia antolatu dute aurten ere. Datorren ostegunean izango dira saioak arratsaldeko 18:30etan AEK euskaltegitik abiatu eta herrian zeharreko hiru tabernatan (Bodega, Onddi eta Gurian). Edonork irakurri ahal izango du nahi duen testua, baina baldintza bat jarri dute: ezin da bi minutu baino luzeagokoa izan.