Bihar hasiko da, beste behin, Biteriko antzerki zikloa. Hiru egunez luzatuko da, eta antzezlan bat eskainiko dute egunean: bihar, Francoren bilobari gutuna; etzi, Idiot Txou; eta etzidamu, Los perros. Iluntzeko 20:00etan izango dira saio guztiak, Biteri kultur etxeko areto nagusian.