Inauterietako mozorro onenek, sari bana

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 20a, 01:00

Urtero bezala, inauterietako mozorro onenei saria eman die Udalak, Berriak elkartearen laguntzarekin. Herriko komertzioetan erabiltzeko 100 euroko sari bana jaso zuten Hernaniko bi koadrilek: giza-proba irudikatu zuten mutilek; eta Sevilla Hernanira ekarri zuten familiek. Aurrenekoek esan zuten: «gutxienez 5 kilometro egin genituen gora eta behera». Familien ordezkari gisa, aldiz, bakarra azaldu zen: «besteak Rocioko bidea egiten ari dira». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!