Ohorezko Mailari eusteko, abantaila garrantzitsua Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 20a, 01:00

Ederki hasi zuen atzo Her­na­nik, kontrario zuzenen erronda, Gernikaren kontra. Bera­ien joko hoberena erakutsi zuten, eta horrela lortu zuten talde bizkaitarra 39-26 garai­tzea.

Hasieratik, partidua hernaniarren esku
Bigarren minutuan eman zu­ten aurreneko sorpresa triko­lo­reek Landaren, Arratibe­len entsaioarekin. 
Hogeita batgarren minutuan Gernikak hori berdintzea lortu bazuen ere (5-5), hortik aurrera, norgehiagoka hernaniarren esku geratu zen, za­lantzarik gabe. Izan ere, atsedenaren aurretik, beste bi en­tsaio ere egin zituzten, bata Colladoren eskutik, eta bestea, Genuak egindakoa. Eta biak transformatu zituen Elosegik (19-5), segidan.
Bigarren zatian, aldiz, pixka bat gehiago sufritu zuten trikoloreek, batez ere, Gernikako Pichler argentinarraren lanaren ondorioz. Baina ez zen oztopo izan, eta Garmendiaren azkeneko en­tsaioak, hernaniarren esku utzi zuen garaipena erabat (39-26).

Getxon jokatuko dute igandean, eguerdiko 12:30etan hasita.

Hurrengo zita, Getxon
Lau partidu besterik ez dira geratzen aurtengo denboraldiari bukaera emateko, eta derbitik derbira egingo dute datorren astean. Getxon jokatuko dute hernaniarrek, igandean, eguerdiko 12:30etan.
Norgehiagoka garrantzitsua da hau ere, Ohorezko Mailan mantentzeko, horre­ga­tik, animatzera joateko au­to­busa antolatu du klubak. 10:30etan aterako da Biteritik, eta joan nahi duenak Zintzarrin eman beharko du izena, 10 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!