Zein da euskarazko blogen artean gehien gustatzen zaizuna?

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 23a, 10:50

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko datuak biltzeko inkestak jarri zituen martxan, eta horrekin batera, Blogetan! Euskal blogariak lehian egitasmoa jarri zuen martxan Argia aldizkariaren laguntzarekin. Bertan aurkeztutako blogen artean botoa emateko epea da ireki dena, martxoaren 10era arte.

Guztira, 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58, kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27, aisialdi kategoriara lotutakoak; 21, gizarte eta politika kategoriakoak; eta, zientzia eta teknologia kategorian, 23.

Lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira orain, eta botoa eman dezakete bai sortzaile edo blogen egileek eta baita erabiltzaileek ere, epaimahaia osatzen duten kideekin batera.

Botoa emateko blogetan.eus webgunean sartu eta bi aukera izango dira: zuzenean edo Twitter bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!