Autobus gehiago, larunbatetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 22a, 01:00

Sagardotegi garaia dela eta, Lurraldebusek indartu egin du larunbatetako autobus zerbi­tzua, Donostia, Astigarraga eta Hernani artean. Horrela, datozen hiru larunbatetan, autobus bat beharrean bi ibiliko dira, eguerdi partean eta iluntzean, Donostiatik Martindegiraino: 12:30, 13:00, 13:30, 14:00, 14:30, 19:30, 20:00, 20:30 eta 21:00. Bigarren autobusa, Martindegira iritsiko da soilik, eta titularra joango da Hernanira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!