Ate irekiak, Loiolako araztegian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 19a, 01:00

Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, ate irekiak antolatu ditu Añarbek asteazkenerako. Loiolako araztegia bisitatzeko aukera izango da, 10:00etan, 11:30etan, eta 13:00ean. Besteak beste, bertan tratatzen dira Hernaniko etxeetako eta industrietako hondakin-urak. Parte hartzeko, izena eman behar da: 943 213 199 telefonoan edo oficinas@agasa.eus helbide elektronikoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!