Zita garrantzitsua daukate gaur herriko txistulari eta albokariek; Txistulariak arkupeetan zikloaren barruan, kontzertua eskainiko dute gaur, bi taldeek batera, udaletxeko arkupeetan. Eguerdiko 12:30etan entzungo dira aurreneko txistu doinuak.
Herriko doinuak, protagonista
Hernani Musika Eskolako txistularien taldea izango da kontzertua irekiko duena. Berako alkate soinuarekin hasiko dute saioa, eta ondoren joko dute Hernaniko axeri dantza, herrian hain ezaguna dena.
Txistularien beste hiru doinu entzun ondoren, albokariei pasako diete testigua. Eta bukatzeko, bi taldeek batean joko dute ‘bueltea’: fandango bat, arin-arin bat, eta kalejira, kontzertua borobiltzeko.