Mugimendurik ez da faltatu azken egunotan Kontrakantxa gaztetxean. Txoko berria, liburutegia, inauguratu zuten ostegunean Kattalin Miner hernaniarraren liburuaren aurkezpenarekin, eta ostiralean, aldiz, Cheij Amhed Bahia izan zuten gonbidatu. Hernanin bizi den sahararrak hitzaldia eskaini zuen Saharako okupazioaren eta askapen borrokaren inguruan; saharar baten ikuspuntutik han gertatatzen ari denaren berri izateko aukera izan zuten bertaratutakoek.