AMHER elkartearen eskutik, hitzaldia eskainiko du Kike Amonarriz aurkezle eta filologo tolosarrak asteazkenean; Nire seme-alabak euskeraz ikasten ari dira, baina nik ez dakit. Nola lagunduko diet? gaia jorratuko du, hain zuzen. Arratsaldeko 17:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Gurasoen kezkak argitzea, Amonarrizen asmoa
Hitzaldia antolatzerakoan, AMHER elkartearen asmoa da seme-alabak euskerazko ereduetan dituzten Hernaniko familia erdaldunak aztertzea, bai gurasoak erdaldunak diren kasuetan, baita gurasoek euskeraren oinarrizko ezagutza dutenean ere
Gai horren harira, gurasoen kezkak argitzea izango da helburua: «Ona al da dakidan euskera gutxia beraiekin erabiltzea? Nola lagun diezaieket etxerako lanetan?...». Horiek eta bertan egiten diren galderak erantzungo ditu Kike Amonarrizek asteazkenean.