Festa giroa nagusi, herri galdeketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 22a, 01:00

Herri galdeketa hutsa baino gehiago izan zen igandekoa, Astigarragan. Festa giroa izan zen nagusi herrian, egun osoan zehar; eta giro horretan eman zuten botoa, 953 asti­gartarrek, herritarren %19,99ak: 916 baiezko, 26 ezezko, 8 zuri eta 3 baliogabe.
Bizikleta martxa bat anto­latu zuten, pintxoak ere eskai­ni zituzten, futbolean aritu ziren ka­lean, eskulanak egin zituz­ten, eta kantu eta bertsoak izan ziren, Aiztondo abes­ba­tza­­ren eta herriko bertso­la­ri­en eskutik. Eta dantzan ere aritu ziren, aerorunba saio batekin.
Argazki erraldoia ere atera zuten, eguerdi parte­an, Joseba Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!