Lierni Olmedok, Gure Esku Dagoko bozeramaileak, hitzaldia eskainiko du gaur, 20:00etan, Aranon. Behin baino gehiagotan esan du Olmedo oñatiarrak «erabakitzeko eskubidea gauza inportanteegia dela politikarien esku bakarrik uzteko».
Egitarau zabala egongo da arratsaldean zehar
Baina ekitaldi gehiago ere egongo dira. 17:00etan ezkonduak eta ezkongabeen arteko futbol partidua dago antolatuta. 18:30etan herriko musikari gazteen kantu emanaldia, 19:00etan giza-katea antolatu da eta solasaldia eta gero herri afariaz dastatzeko aukera izango dute aranoarrek. Ekainaren 18an egingo den galdeketari buruz ere hitzegingo du GEDko bozeramaileak. Bi hilabete eman ditu Mendialdeako Gure Esku Dagok sinadurak biltzen, eta azkenean, lortu dituzte beharrezkoak.