Euskal derbiak jantziko du gaur Landare, hernaniar trikoloreez

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 19a, 01:00

Borrokatzera atera behar du gaur Hernanik, Ohorezko Mai­lan jarraitu nahi badu. Eta horretarako zita polita dauka gaur etxeko zelaian, Landa­ren. 
Urtarrilaren 16ko denboralearen ondorioz atzeratu be­har izan zuten partidua jokatuko dute Gernikaren kontra, 12:00etan hasita.

Azkeneko bost partiduak
Momentu onean datoz gernikarrak Hernanira; izan ere, her­naniarrei indarra eman zi­en aurreko asteburuko ga­rai­­pe­­nak, eta gainera, zeuzkaten bajak errekuperatu dituzte. 
Horrez gain, bultzada haun­­dia emango lieke trikoloreei gaur­ko norgehiagokak. 
Beha­rrez­ko indarra gainera, he­men­dik aurrera dauzkan aur­kariak kontuan hartuta, kontrario zuzenak denak: Ger­­­nika bera, Getxo, Bartzelona eta Ciencias. 
Horien kontra jokatuko ditu Hernanik azkeneko bost partiduak, Ohorezko Mailan gera­tzea ahalbidetuko diotenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!