Herri galdeketa Ereñotzun, festa giroan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Martxoaren 19ko herri galdeketarako, Ereñotzun ere bozkatzeko ma­haia jarriko dela jakinarazi du Olak Auzo Elkarteak, eta jai giroa izango dela, nagusi: 11:00etan haurrentzako jolasak, pintxoak eta edariak; 14:00e­tan herri bazkaria; eta 17:00etan, txokolatada eta musika ema­naldia. Herri bazkarirako izena eman behar da, asteazkena baino lehen, Irrintzin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!