GRAVNI torneoan ariko da, asteburu honetan ere, Endika Arizmendi hernaniarra, jubenilen binakako trinketean. Cuevas azkoitiarra izango du lagun, Bizkaiako bikotearen kontrako partiduan; gaur 16:00etan, Abadiñon. Nafarroaren kontra erakutsitako maila haundian aritzea dute helburu, eta lortutako garaipena errepikatzea.