Zita garrantzitsuak izango ditu gaur, Sagardoaren Txapelketak. Arratsaldeko 16:00etan hasita Galarretan, bi multzoetako aurreneko postua egongo da jokoan. Batetik, A multzoan, Urriza eta Azpiroz (Larre Gainen ordezkari) ariko dira, Etxeberria IV eta Etxeberria IIIren (Gurutzeta) kontra. Eta bestetik, B multzoan, Utergak eta Larrañagak (Gaztañaga), Otaegi eta Ion (Petritegi) izango dituzte aurrean.