Apirilaren 3an hasiko da aurten Tilos 7 Pasa pala txapelketa, eta izenematea dagoeneko irekita dago. Bihar arte apuntatu ahal izango da, whatsappez: 607 198 233 telefonoan. Hiru mailatan jokatuko da txapelketa aurten ere: lehenengoa, bigarrena, eta neskena. Astelehenetik ostegunera izango dira partiduak Tilosetan, eta finala ekainaren 17rako aurreikusi dute.