Kontzertua bihar, albokariekin batera

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Txistulariak arkupeetan urteko zikloaren barruan, beste kontzertu bat eskainiko dute bihar Hernani musika eskolako txistulari taldeko kideek. Oraingo honetan, gainera, berezia izango da, izan ere, albokariek ere izango dute beraien tartea. Beti bezala, udaletxeko arkupeetan jarri dute zita, eguerdiko 12:30etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!