Muntai polizialak salatzeko, gazteak bat

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Muntai polizialak egon ba­dau­dela saltzeko, eta horri aurre egi­teko, egun osoko jardunaldia antolatu du Gazteak Kalean ekimenak gaurko.
Hain juxtu adierazi dute:  «Her­nanin batuko gara. Bost gaztek denera 20 urteko espetxe zigorrak, eta Gazte Mugimen­duak 50.000 euro isunetan», adie­razi dute.

Goizeko 11:30etatik, ordu txikitara
Gazteak kalean, muntaia poli­zialik ez lelopean, goizeko 11:30e­tan hasiko da egitaraua, doku­mental baten proiekzioarekin; ondoren, eztabaida egingo dute, horren inguruan.
Dena den, hori izango da goizean izango den ekintza bakarra, 17:00ak arte ez baita mugimendurik izango. Orduan hasiko da gaztetxean bertan Gazteak Kalean dinamikaren inguruko hitzaldia. Eta segidan, kontzentrazioa egingo dute Tilosetan. 
Pintxopotea egingo dute gero, 19:30etatik aurrera. Eta egunari bukaera emateko, hiru kontzertu eskainiko dituzte: John Dealer & Coconuts, Falta eta Mammuts taldeek, hain zuzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!