Txotx denboraldiarekin hasi, eta udaberriaren hasierarekin batera bukatuko da astelehenean Bota Bertsoa! ekimena, Dobera Euskara Elkarteak eta Iraulio Panttalone Bertso Kabiyarekin elkarlanean antolatutakoa.
Hau hego-haizia izenburuarekin, 23 sagardotegik hartu dute parte aurtengoan, eta beraz, bertan bazkaldu edo afaldutako guztiek izan dute lehiaketako partaide izateko aukera: Hernaniko Akarregi, Alberro, Altzueta, Goiko Lastola, Iparragirre, Itxas-Buru, Larre Gain, Olaizola, Otsua-Enea, Rufino eta Zelaia; Astigarragako Alorrenea, Gurutzeta, Ipintza, Lizeaga, Oialume Zar, Oiarbide, Rezola eta Roxario; Urnietako Elutxeta eta Eula; eta Usurbilgo Aialde Berri.
Sari banaketa, martxoaren 31n
Astelehenera arte izango dira kaxak 23 sagardotegitan, eta ordura arte bertsoa sartu dutenek izango dute aukera saria irabazteko.
Martxoaren 31n jakinaraziko dituzte bertso onenen egileen izenak, eta bertan egingo dute Doberak eta Iraulio Panttalonek dagokion sari banaketa. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin.
Martxoaren 31n izango da sari banaketa, 19:00etan, Biterin.
Eskerrak denoi
Dobera Euskara Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie ekimena beste urte batez aurrera eramaten lagundu duten guztiei: sagardotegiei, kaxak jarri eta lehiaketako sariak eskaintzeagatik, partehartzaileei, baita Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ere, diruz laguntzeagatik.