Etenik gabe dabiltza azkenaldian Goiz Eguzki jubilatuen etxeko bazkideak. Abesbatzaren urteurreneko kontzertua eta barrikotea izan zituzten aurreko astean, eta babarrun jana egingo dute gaur. Eguerdiko 14:00etarako jarri dute zita, egoitzan bertan.
Aurretik tabernan izena eman dutenek bertan prestatutako babarrun goxoez gozatu ahal izango dute.
Elizondora bixita, apirilaren hasieran
Baina ez da egutegian finkatuta daukaten zita bakarra. Apirilaren 7rako Elizondora irteera antolatu dute, gaztandegia eta txokolategia bixitatuz. Joan nahi duenak, dagoeneko izena eman dezake, eta autobuseko txartela emango zaio, momentuan.