Azkeneko aukera, irakurri nahi dutenek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Korrika Kulturalaren barruan, Irakurraldia antolatu dute aurten ere. Datorren asteazkenean izango dira saioak arratsaldeko 18:30etan AEK euskaltegitik abiatu eta herrian zeharreko hiru tabernatan. Edonork irakurri ahal izango du nahi duen testua, baina baldintza bat jarri dute: ezin da bi minutukoa baino luzeagoa izan da. Testua irakurri nahi duenak, izena eman beharko du aurretik; horretarako: irakurraldiak@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko du eta antolatzaileekin harremanetan jarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!