Herrian zehar egiten ari diren obretako langileen egoera salatzeko, kartelak jarri zituen herenegun ELA sindikatuak.
Horren helburua da, sindikatuko kideek azaldu dutenez, «Hernaniko obren egoera salatzea», izan ere, «Gipuzkoako hitzarmena ez da betetzen».
Udalari, eskaera
Bereziki, bi obren egoera salatu dute: «batean, Valsa enpresa dago subkontratatuta; bertan, langileek 6 euro jasotzen ditu orduko. Kiroldegikoan, aldiz, Unica enpresa galiziarrak egiten du lan, hemengo langileek 7/8 euro jasotzen ditu orduko, aparteko ordainsariak eta oporrak, barne».
Udalarekin hitz egiteko prest azaldu da ELA.
ELA sindikatuak dio egoera sakonki aztertu duela, eta horiek frogatu ditzazketela: «guk ez dugu eskatzen kanpoko enpresak ez kontratatzeko, baizik eta hemengo lan baldintzak eta hitzarmena errespetatzeko».
Horregatik guztiagatik egiten diote eskaera Udalari: «Udalak herriko obren jarraipen zorrotza egitea nahi dugu», azaldu du ELA sindikatuak. Eta adierazi du beraiekin hitz egiteko prest dagoela.