Gazteentzako gunea errealitate bihurtu da Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Gazteentzako gunea ja­rri dute martxan, Ere­ñotzun. Pasa den asteko ostiralean hasita, 12 eta 16 urte bitarteko gazteak giro ederrean pasatu zuten jolasean lehen eguna. «Asmoa da, bi orduz ekin­tza desberdinak bu­ru­tzea ondo pasatzeko hel­­buruarekin. Animatu eta gon­bidatu zu­re lagunak!», egin diete deia guneko arduradunek. Gunean jolasak antolatu zituzten, bi ordu horietan, eta kanpoko frontoian gazteak pilotan jolasten egon ziren. Ereñotzuko gazteek badute beste leku bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!