Ardi eta behien, subentzio kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Ardi, behi edo txokorren subentzio kanpainarako beharrezkoak diren ziurtagiriak, Goizuetako Udalean eskatzeko epea, datorren martxoaren 27 bitartean izango da. Eskaera egiterakoan errolda agiria aurkeztu behar da, hiru urteko antzinetasunarekin. Baita herrian gutxienez bederatzi hilabetez bizi denaren zinpeko aitorpena besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!