Anartz Artola nagusi, Tres Vallesen

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Aurreko asteburuan hasi zuen mendi lasterketen denboraldi berria, Anartz Artola hernaniar gazteak, Euskal Herriko selekzioarekin, Salamancako Tres Valles lasterketan. Eta nola hasi, gainera! Irabazi egin zuen gazteen lasterketa, 10 kilometrokoa (1:54:43). Nagusietan (35 kilometro), berriz, Axeriak MLT taldeko Gonzalo Alzaga aritu zen, eta 28garren egin zuen (3:59:23); Jokin Lizeaga urnietarrak irabazi zuen lasterketa, probako errekorra botata (3:14:40). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!