Aldarrikapenek, adin mugarik ez!

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Martxoaren 8a ez da urteko egun bakarrera mugatzeko aldarrikapen eguna, eta hain zuzen, hurrengo egunean, Femmes antzezlaneko lau aktore herrian barrena ibili ziren, emakumeak eta adinekoak izanda ere, milaka aldarrikapen egiteko nahikoa indar badaukatela erakusteko. Herri osoa aztoratu zuten, eta umoretik tiraka, hainbat herritarri adierazi zizkieten zein eskakizun zituzten. Adin guztietako astigartarrek lagundu zieten eguneroko arazoak umoretik konpontzeko iraultza propio hori egiteko bidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!