Donostian dauka kiropraktika zentroa, Xabier Mendiaraz kiropraktiko eta fisioterapeutak. Baina bizkarrezurreko arazoei ematen zaien arreta eskasa kontuan hartuta, hitzaldia emango du doan, asteartean, Astigarragako kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan.
Bizkarrezurraren zaintza, osasun arazoak saihesteko
Mendiarazen esanetan, «zahartzea, bizitzako atal bat da», baina «bizi-kalitatea galdu behar al dugu?», galdetzen du.
Hain zuzen, astearteko hitzaldian osasuna ikuspegi natural batetik eta norberak zaintzeko moduen berri emango du, eta bizkarrezurra kiropraktikaren bidez zaintzeak osasunean eragiten dituen onurei buruz ere hitz egingo du.
Bukatzeko, galderak egiteko tartea ere izango da.