Ahoz aho, goxo-goxo belarrira, euskal tradizioa bizi da

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Transmisioaren ideia oinarri daukan musika emanaldia da Zuhainpeko Soinuak; bertan biltzen dira belaunaldiz belaunaldi transmitizen diren melodiak eta erritmoak, ahozko transmisioari esker gaur egunera iritsi direnak, eta udako giroan, ilargiaren argilunen babesean helarazten zaizkio publikoari. 
Ikuskizunean hartzen dute parte Uru­mea bailarako hainbat mu­sikarik; Ainhoa Ansa ara­noarrak, Ander Barrenetxea hernanairrak eta Juan Mari eta Aitor Beltran aita-semeek, ‘Her­nani’ Musika Eskolan herri mu­sikan lanean arituak.
Haiekin batera, taula gainean biltzen dira Jean Mixel Be­da­xagar, Mixel Etxekopar, Ma­thieu Mendizabal, Sacha Stan­den eta Pierre Vissler, eta denen artean magiaz beteriko ikuskizuna sortzen dute, Zuberoako eta herriko musikaren bueltan.
Kursaalean estreinatu zuten emanaldia, otsailean, Mireia Ga­bilondoren zuzendaritzapean eta Syntorama etxeak ekoi­tzi­ta, eta datozen hilabeteetan ere aukera izango da ikuskizunarekin gozatzeko, Irun, Iruñea eta Hondarribian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!