Iturain eta Apezetxeak (Umore Ona) bueltako partidua jokatuko dute gaur Zubirin, 16:00etan, Esain eta Olzaren aurka. 18-8 irabazi zuten aurreko astean. Bihar, Legasan, 09:30etan Josetxo Ezkurra memoriala jokatuko du Elizegik (Umore Ona) Egigurenen aurka. Buruz buruko partidua izango da.