Espainiako Kopan bigarren Semperena, jardunaldi baten faltan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Asteburu emankorra izan da pasatakoa, txirrindulari astigartarrentzat. Batetik, Espai­nia­ko Kopako pistako jardunaldian izan ziren, Tafallan, Jai­me Romero, Telmo Sem­perena eta Urko Semperena, eta azken honek sailkapen orokorrean bigarren postuan sailkatzea lortu zuen, jardunaldi baten faltan.
Gazteagoek, berriz, Her­na­ni­ko Peña Otaño Saria jokatu zu­ten. 
Asteburu honetan, beste hainbat probatan hartuko dute parte astigartarrek. Gaur arra­tsaldean, Zarautzen izango di­ra gaztetxoenak, eta kadeteak, bi­har, Azpeitian. 
Urko Sem­pe­re­na, berriz, Mallorcan da gaur, pista txapelketen artean munduko proba onena den Six Days Europako Serie­tako finalaren bueltan, jubenilentzako antolatutako probetara gonbidatuta. Eta bihar, Donostiako LIV Zumy Trofeoan hartuko du parte, eta bitan pasako da Astigarragatik.

Olasagasti eta Bolado, Peña Otaño Sarian
Pasatako jardunaldiari dagokionez, alebin eta infantilen­tzako Hernaniko Peña Otaño Sarian izan ziren hainbat astigartar, gaztetxoenen mailan. 
Sailkapen onena lortu zuen astigartarra Aimar Olasagasti izan zen, Astigarragako Herri Eskolakoa; 15garrena izan zen. Arantzazuko Ama eskolako Aketza Boladok, berriz, 18garren egin zuen.

Hernaniko Peña Otaño Sarian ederki ibili ziren Aimar Olasagasti eta Aketza Bolado, alebin mailako astigartarrak.

Espainiako Kopan, finaleraino
Txirrindulari helduagoak, be­rriz, pistako Espainiako Kopa jokatzen izan ziren, Tafallan.
Kadeteetan, Jaime Romero eta Telmo Semperena aritu ziren, eta finalak jokatzeko sailkatu ziren, nahiko erraz.
Semperena 23garren izan zen scracht proban; 20garrena puntuazioan; 18garrena danesan; eta 10garrena kanporatzean. Ondo aritu bazen ere, lesio baten ondorioz hilabete eta erdi geldirik egoteak eragina izan zuen.
Romero, berriz, 17garrena izan zen puntuazioan; 9garrena kanporatzean; eta 6garrena, scracht eta danesan.
Jubeniletan, Urko Sem­pe­re­nak lortu zuen emaitzarik onena. Scracht eta kanporatze probetan 3garren egin zuen, eta puntuazioan 8garren. Ho­rre­la, jardunaldi horretako brontzea eskuratzea lortu zuen, eta sailkapen orokorrean bigarren egin zuen. Azken jardunaldia Anoetako Belo­dro­moan jokatuko da, apirilaren 1ean. 

Azpeitian, erretiratu
Urko Semperenak bigarren pro­ba bat ere jokatu zuen pasa den asteburuan; Azpeitiako XXXVI San Jose Saria. 
Egu­ral­daik ez zuen lagundu, ordea, eta aurreko eguneko ahaleginak ere, zaildu egin zizkion gauzak astigartarrari. 100dik gora txirrindulari erretiratu ziren; Semperena tartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!