Aurreko asteartean hasi ziren Goizueta eta Aranoko gizonei zuzendua dagoen gizon tailerra. Lehen saioan zazpi hurbildu ziren, baina bederatzik eman dute izena. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik adierazi dute «Batek ezin izan zuen agertu gaixotasun arazoagatik. Baina beste bederatzi saio geratzen dira eta 15 egunetik behin, asteartero antolatzen dira». Goizuetako udaletxean egiten dira, 10:00etatik 11:30etara.