Gogor lanean jarraitzen du Iker Salaberria goizuetarrak, eta fruituak jasotzen ari da. Gaurkoan, beste final bat jokatuko da, aurreneko mailan, Lezaman, arratsaldeko 19:30etan hasita. Lemoako Oier Etxeberria izanen du bikote, eta Galdakaoko Ander Elezkano eta Kerman Galarza izanen dituzte aurkari.