Sariak irabazteari ez dio uzten Iñigo Legorburuk, eta azkeneko asteetan beste hiru eskuratu ditu. Martxoaren 9an Bermeoko Erroxape emakumeen elkartearen narrazio lehiaketako aurreneko saria jaso zuen Gerra bateko guda lanarekin. Egun batzuk beranduago, Errenterian jaso zuen VIIgarren Mariasun Landa saria, Kontxi Urkijo, esperantzaren mezularia biografiarengatik. Eta bukatzeko, Barakaldoko maitasun gutunen lehiaketan akzesita lortu zuen Maitasun aberats dislexikoa lanarekin.