Festa giroan galdeketa, baita Ereñotzun ere

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 17a, 01:00

Martxoaren 19arekin, herri galdeketa antolatu dute Baga­Giltzak eta Gure Esku Da­gok Hernanin eta Astiga­rragan, eta Ereñotzura ere zabalduko da bozkaketa eremua, baita «demokraziaren festa» ere.

Egun osoko egitaraua
Goizeko 11:00etan hasita, ez da ekintzarik faltako Ere­ño­tzun. Haurrentzako antzerkia emanaldia izango da orduan, eta bitartean, girotzeko, pin­txoak eta edariak dastatu ahal izango dira.
Eguerdiko 14:00etan egingo dute bazkari herrikoia, au­rre­tik izena eman dutenekin. Eta bazkalostean, txokolatada izan­­go da meriendatzeko. Mu­sika ema­naldia ere eskainiko dute.
Bitarte horretan ere, 09:00e­tatik 20:00ak arte, hauteslekua irekita egongo da pelota plazan, ereñotzuarrek bozka eman dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!