Txistu eta alboka hotsak etzi, txistulari txapelketaren iragarle

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 17a, 01:00

Txistulari hotsek hartuko dute herria datorren asteburuan, eta horren iragarle, kon­tzertua eskainiko dute igandean. Hernani Musika Eskolako txistulari eta alboka tal­deak izango dira protagonista, eguer­diko 12:30etatik au­rrera, udaletxeko arkupeetan.

Kontzertu berezia, etzikoa
Urtean zehar egiten den Txis­tulariak arkupeetan zikloaren barruan eskainiko duten kon­tzertua da, baina oraingo ho­ne­­tan are bereziagoa izango da, albokariak izango baitituzte lagun.

Bi zati, emanaldiak
Emanaldiak bi zati izango dituela jakinarazi dute. Aurre­nekoan, txistulariek joko dute elkarrekin. Hainbat doinu en­tzun ahal izango dira, baina be­reziki nabarmendu dute bat: Hernaniko Axeri Dantza. Jose Ignazio Ansorenak osatutako suitea da: «gure herriko axeri dantzako doinuak moldatuz (idiarenak bereziki), eta biribilketa, orripekoa eta arin-arin berri bana erantsiz», azaldu dute.
Bigarren zatian, aldiz, albo­kariek hartuko dute lekukoa.
Eta bukatzeko, denek bat eginda bueltea eskainiko dute, hau da, fandangoa, arin-arina eta kalejira.

Txapelketa eta topaketa, datorren astean
Datorren astean ere, txistulariak protagonista izango dira herrian: larunbatean gazteen txapelketa izango baita, eta igandea, aldiz, topaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!