Aurkari zuzenaren kontrako lehia Landaren, etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 17a, 01:00

Urtarrilaren 22an zen jo­katzekoa Hernani eta Ger­ni­karen arteko derbia, Landa­ren; baina aste horretako den­boralea medio, atzeratu behar izan zuten. 
Bi taldeek hala adostuta, igande honetan izan­­go da nor­gehiagoka, eguerdiko 12:00etan hasita, Landaren ber­tan.

Irabazi beharreko partidua
Aukera polita izango du Her­na­­nik partidua irabazteko. Izan ere, Gernika ez dago bo­la­da oso onean, eta triko­lo­reak, aldiz, in­dar­tsu daude aurreko astebu­ruko garaipena­ren on­doren. Gaine­ra, partidua ira­baztea pausu haundia izango litzake Her­nani Ohorezko Mailan gera­tzeko.

Bi taldeen harremanak, hobera
Aurreko urteko liskarren oste­an, aurreneko aldiz egingo du­te bat zelaian Hernanik eta Gernikak. Baina ez da espero gorabeherarik, izan ere, ba­di­ru­di bi taldeen arteko harre­manak lasaitu di­rela eta hobera egin dutela.

Aurkari zuzenak, datozen partidutan
Lau partidu geratuko zaizkio igandetik aurrera Hernaniri. Horietatik, hiru Landaren izan­go dira, denak aurkari zuzenen aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!