Proiekzioa eta solasaldia, Kote Camachorekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 16a, 01:00

Dobera Euskara Elkartearen eskutik, geldialdia egingo du gaur Euskalzaleen Topagu­ne­ak antolatutako Laburbiraren 14garren edizioak. 
Arratsaldeko 19:00etan ha­si­ta, zortzi laburmetrai ikusi ahal izango dira Biteriko areto nagusian, 2015ean ekoitzita­ko­ak denak.

80 minutuko saioa
Denera zortzi laburmetrai iku­si ahal izango dira gaurko sa­ioan: Oier Fuentesen Azken sas­kia; Ageda kopla taldearen Beti bezperako koplak; Alejan­dro Díaz Castañoren Ihesa; Ibon Izaren Elemakarrak; Eki Pagoagaren Jalgi; UDA filmsen 280º; Kepa Sojoren Hileta; eta EUSPOT lehiaketako spot one­nak. 

Lehiaketa bat egingo dute Laburbirara gerturatzen direnen artean.

Bata bestearen atzetik emango dituzte laburmetra­iak, 80 minutuko iraupena­re­kin, eta ondoren, solasaldia izango da. Horretarako, Kote Camacho zuzendaria gonbida­tu du Doberak, Beti bezperako koplak laburmetraiaren egile­eta­ko bat da bera.

Lehiaketa, bertaratzen direnen artean
Aurten gainera lehiaketa bat egingo dute Laburbirara ber­taratzen direnen artean. Parte hartzeko, www.kamerato­ia.eus   web orrian jarriko duten galdetegi bat bete beharko da. Partehartzaileen artean, 2 gaueko egonaldia zozke­ta­tu­ko dute Euskal Herriko nekazal turismo batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!