Kontrakantxa gaztetxea berriz ere martxa hartzen ari da, eta horrekin batera, txoko berriak sortzen ere bai. Horietako bat da liburutegi berria.
Gaur egingo dute inaugurazio ofiziala arratsaldeko 19:00etan, eta horretarako gonbidatu berezi bat izango da bertan. Kattalin Miner kazetari hernaniarrak han aurkeztuko du argitaratu berri duen liburua: Nola heldu naiz ni honaino. Liburutegiak hartuko duen aurreneko aurkezpena izango da, baina espero dute azkena ez izatea.
Saharari buruzko hitzaldia, bihar
Biharko ere badu zita Kontrakantxa gaztetxeak: Saharako okupazio eta askapen borrokaren inguruko hitzaldia eskainiko du Cheij Amhed Bahiak, Hernanin bizi den sahararrak. Arratsaldeko 18:30etarako jarri dute zita. Hitzaldia bukatuta, iluntzeko 20:30ak aldera, hainbat kantautorek izango dute tartea, eta bertan eskainiko dute emanalditxoa.