Kirol zuzendaritza utziko du Etxeberriak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Ostegunean jakinarazi zien Gorka Etxeberriak, CD Hernaniko zuzendaritzari eta entrenatzaileei, kirol zuzendari kargua utziko duela, denboraldi honen bukaeran: «hiru urte eta erdi hauetan elkarrekin egin dugun guztiagatik oso harro eta eskertuta sentitzen naizelarik, sortze etapa hau osatutzat ematen dut, eta beste bat irekitzeko garaia dela uste dut. Erronka berri bat behar dut, entrenatzaile bezala nahiko nuke; eta klubak, merezi du inongo zamarik gabe aztertu eta erabaki ahal izatea, beharrezkoa duen hazkunde etapa berri bat nola ireki», adierazi du Etxeberriak, Kronikara bidalitako idatzian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!