Igandeko herri galdeketaren harira, mahai-ingurua antolatu zuten BagaGiltzak eta Gure Esku Dagok herenegun. Anna Gabriel CUP alderdiko diputatu kataluniarrak eta Alejandro Serrato Andaluziako Podemoseko kideak hartu zuten parte bertan, eta hori aprobetxatuta, harrera egin zien Luis Intxauspe alkateak hurrengo egunean, atzo.