Astebete atzeratu ondoren, gaur egingo du Hernaniko Hezkuntza Plataformak martxoari dagokion eskola.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Sanz-Azkue eta Dobera Euskara Elkarteko Eñaut Agirreren eskutik, natura eta ahozko ondarea aztertuko dute gaurko saioan, «gaur egun, txori guztiei txori, arbola guztiei arbola eta zomorro guztiei zomorro deitzein diegun honetan...». Bide batez, azalduko dute zer-nolako garrantzia duen hezkuntzan.
19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.