«Talde osoak babesa eman nahi dio Jaione Aristregi bozeramaileari»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 15a, 01:00

Hernaniko Udaleko, eta be­raz, Orain Hernani udal taldeko zinegotzi izateari utzi zion otsaileko Plenoan David Gui­radok. Horren harira, balorazioa egin du taldeak prentsa-ohar bitartez.
Bertan diote, «atsekabe­tzen» dituela kargua uzteko azaldu zituen arrazoiengatik. Baina, dena den, eskerrak eman nahi dizkiete egindako lanagatik: «bere denbora eta orain arteko esfortzua esker­tzen dizkiogu eta bere etapa berri honetan zorte ona opa diogu», diote oharrean. 

Guiradori «bere denbora eta orain arteko esfortzua» eskertu diote.

«Babesa», Aristregiri
Era berean, «talde osoak babesa eman nahi dio Jaione Aristregi bozeramaileari, zinegotzi ohiaren hitz gogorrak zuzenean jaso zituena izateagatik». OH!ren ustez, «lekuz kanpo» zeuden, eta «azalduezinak» dira.
Horregatik guztiagatik, Aris­tregi animatu nahi dute «orain arteko lanarekin ja­rrai­tze­ra, tentsio eta konpromezu osoarekin».

Taldea, motibatuta
Azkenik, Orain Hernaniko kideek herritarrei jakinarazi nahi die­te «taldea lehen bezain mo­tibatu eta itxaropentsu dagoela». Baita «bateratuta» ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!