Ekintza kulturalez lepo datoz datozen asteak Biteri kultur etxean. Zea Maysek kontzertua eskainiko du ostiral honetan; eta datorren astean izango da ohiko antzerki zikloa.
Horiekin gozatzeko aukera badago oraindik, bai kontzertuarekin, baita antzerki batzuekin, azkeneko sarrerak eskuratzeko aukera baitago.
Asteazken eta osteguneko antzerkirako, bakarrik
Antzerki zikloa izango da datorren astean zehar, eta atzo jarri ziren salgai sarrerak. Biteritik jakinarazi dute asteartekoak dagoeneko salduta daudela; baina asteazken eta ostegunerako, oraindik, geratzen direla: Idiot Txou eta Los Perros antzerkietarako, hurrenez hurren.