Apirilaren 3an hasiko da aurtengo txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 15a, 01:00

Udaberriaren hasierarekin ba­tera, apirilaren 3an emango zaio hasiera aurtengo Tilos 7 Pasa pala txapelketaren zazpi­ga­rren edizioari. Astele­henetik ostegunera bitarte, egunero izango dira partidu­ak; ekaina­ren 17rako jarri dute, gainera, final haundi­rako data.
Azken urteotan bezala, hiru mailetan jokatuko da txapelketa: lehenengoa, biga­rrena eta neskena.

Izenematea, igandera arte
Apirilera arte hasiko ez bada ere, igandean itxiko dute izena emateko epea. Pala gustuko du­en edonorrek eman ahal izan­go du izena, baina anto­la­tzaileek azaldu dute 60 biko­tetan jarri dutela muga, aur­ten. Horretarako, whatsapp zenba­ki bat jarri dute: 607 198 233. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!