Igande honetarako antolatu du BagaGiltza plataformak herri galdeketa Hernanin eta Astigarragan, eta azken txanpa hau girotzeko ere, hainbat ekintza egingo dituzte aste honetan ere.
Mahai ingurua antolatu dute gaurko, eta bihar, pintxo pote berezia izango da herriko taberna askotan.
Kataluinia eta Andaluziatik, Biteriko areto nagusira
Anna Gabriel, CUP alderdiko diputatu kataluniarra, eta Alejandro Serrato, Andaluziako Podemos alderdiko Landa eta Itsas Eremuko idazkaria, izango dira gaurko protagonistak. Naroa Iturri kazetari hernaniarrak gidatuta, erabakitzeko eskubidearen inguruan solastuko dira bi politikariak Biterin, 19:00etan.
Pintxo potea, bihar
Baina ez da asteko ekintza bakarra izango; bihar, pintxo pote «haundiena» egingo dute. Arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara izango da zita, herriko 21 tabernek hartuko dute parte: Haida, Apeadero, Tripontzi,
Ekos, Atxur, Txili, Joxe Mari, Zintzarri, Caserio, Goiz Argi, Kixkal, Aralar, Deportibo, Bodega, Onddi, Kitto, Gunea, Zumitza, Guria, Rioja eta Garin.
Bozka aurreratua, lokalean
Bozka aurreratua emateko aukera dago oraindik ere. Gaur eta bihar Gure Esku Dagoren lokalean izango dira.