Zarautz saria gaur, gaztetxoek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Kostaldean ibiliko dira, asteburu honetan, Hernaniko txirrindulariak. Gaztetxoek, Zarautzera egingo dute gaur, errepideko lasterketan parte hartzeko. Zarautz Saria izango dute jokoan, arratsaldeko 16:30etan hasita, alebin eta infantil mailako ziklistek.
JOCC taldekoek, Transpakarren jarri dute zita aurrez, elkarrekin joateko irteerara, Azken Portu auzora, hain zuzen ere.

Zikloturistek, Zumaiara joateko zita bihar
Zikuñako Ama taldeko zikloturistek ere, kostaldera joko dute bihar, denboraldiko hirugarren irteera osatzeko. Zumaiara egingo dute, herriko plazara eta buelta, 66 kilometroko ibilbidea osatzeko.
Horretarako, goizeko 09:00etan jarri dute zita, Zinkoenean, bertan elkartu eta abiatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!