Atzo aurkeztu zuten Hernani Errotzen eta Nabarraldek Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik elkarlanean egindako dokumentala, gazteluaren historia eta 1200 urteko konkista kontatzen duena. Proiekzioa egin zuten aurrena, eta ondoren, solasaldia izan zen Jose Luis Orella historialariarekin. Bertan izan zen, baita ere, Beñi Agirre hernaniarra, gidoiaren arduradunetako bat.