Presoen inguruan gaur, Iruin, Lujanbio eta Ibero

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 14a, 01:00

Sarek antolatuta, mahai-inguruan arituko dira gaur Iñigo Iruin abokatu herna­niarra, Pakito Lujanbio preso ohia, eta Idoia Ibero Sareko kidea. Giza Eskubideak eta Estatuaren tranpak izen­buru­pean, Biterin izango da, arra­tsaldeko 19:00etan hasita. Herritarrei bertaratzeko gon­bidapena egin diete.

Bakoitza, bere alorrean
Gaiaren inguruko alor guz­tiak landuko dituzte gaurko solasaldian. Horrela, Iñigo Iruinek jarriko du aditu pun­tua, eta azalduko ditu es­painiar gobernuak salbues­pen legediaren aurrean era­biltzen dituen tranpak. 
Lujanbiok, aldiz, preso izan den heinean, eta Parot doktrina jaso zuenez, bere lekukotza pertsonala es­kaini­ko du.
Azkenik, Idoia Ibero Sare­ko kideak elkartearen ingu­ruan hitz egingo du. Zehazki azal­duko Sareren bilakaera nolakoa izan den, zertan dabilen gaur egun, eta zein izango diren etorkizuneko lan ildoak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!